Politika -
ETAren azken agiria
Basagoiti: 'ETA desegin beharko da ala guk desegingo dugu'
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak esan duenez, "ez da inolako negoziaziorik behar, ETA justiziaren eskuetan jarri behar da, besterik ez".
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak gaur adierazi duenez, Gobernu zentralak ez dio ETAri "zer emango". "ETA desegin beharko da ala guk desegingo dugu, ez dago beste aukerarik", azpimarratu du Bilbon kazetariei egindako adierazpenetan. Basagoitik ETAk zabaldutako azken agiriari egin dio aipamena.
"Lehen, ETAk hil egiten zuen, biktimak uzten zituen. Orain agiriekin hiltzen jarraitzen du. Berdin digu", gaineratu du Basagoitik, "Gobernuak egin behar duena egiten jarraituko du, ETAri desegiteko eskatzen jarraituko du".
Basagoitiren esanetan, armak entregatzeko "ez da inolako negoziaziorik behar, ETA justiziaren eskuetan jarri behar da, besterik ez". "Armak entregatzeko asmoa duela erakutsi behar du lehenengoz eta ondoren, non, noiz eta nola egingo duen esan beharko du", ondorioztatu du.