Politika -
Identifikazio zenbakia
Poliziak identifikazio zenbakia agerian daukaten txalekoak eskatu ditu
"Zergatik Gobernuak ez du agenteek beren identifikazio zenbakia erakusteko beharra betearazten?", galdetu zuen Gaspar Llamazares IUko diputatuak
Erredakzioa
Agenteek beren identifikazio zenbakia erakutsi dezaten txaleko berriak eskatu dituela iragarri du Gobernuak Gaspar Llamazares IUko diputatuak eginiko galderari erantzunez.
Erantzunean, zenbakia erakusteko leku bat izango duten kolpeen aurkako txalekoak eskatu dituztela dio PPk .
Irailaren 25ean Kongresu inguruan izandako istiluen harira, Llamazaresek gai horren inguruko galdera sorta egin zuela gogorarazi du Iuk.
“Ez ezinbestekoa segurtasun arrazoiengatik”
“Zergatik Gobernuak ez du agenteek beren identifikazio zenbakia erakusteko beharra betearazten? Gobernuak betebehar hori segurtasun arrazoiengatik ezinbestekoa ez dela uste al du?” galdetu zuen Gaspar Llamazares IUko diputatuak irailean.
Legeak identifikazio zenbakia agerian eramateko betebeharra ezartzen du, baina, IUren arabera, “betebehar hori sistematikoki ukatzen da, azken hilabeteetan bizi izandako manifestazioetan ikusi den bezala”.