Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Adin txikiko migratzaileen banaketa: Espainiako Gobernuak Juntsekin adostu duen adin txikiko migratzaileen banaketaren testuinguruan, Eusko Jaurlaritzako eta Kanarietako gobernuko ordezkariak elkartuko dira gaur goizean Gasteizen, Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburua bertan dela.
- Israelen bonbardaketak Gazan: Israelek su-etena hautsi eta biharamunean, Gazako Zerrendaren aurka eraso egiten jarraitu du. Bigarren egunez jarraian, Israelgo Armadak Gaza bonbardatu du eta gutxienez 14 pertsona hil ditu. Atzo Gazaren aurka egindako erasoetan 400 pertsona baino gehiago hil zituen.
- Trump-Ukraina: Donald Trump AEBko presidenteak eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak 30 eguneko su-etena azpiegitura energetikoetan aplikatzea erabaki dute. Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin gerrako 350 preso trukatuko dituzte. Hala ere, Putinek Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea eskatu du.