Politika -

Osoko bilkura

Bateraezintasunen Batzordea eratu du Legebiltzarrak

Bertako kideek hogei eguneko epean aurkeztu beharko dute irizpena. Hurrengo urratsa Jaurlaritzako lehendakariaren inbestidura saioa izango da.

Legebiltzarreko osoko bilkura. EITB
Legebiltzarreko osoko bilkura.
Bakartxo Tejeriak osoko bilkura zuzendu du lehen aldiz

00:49

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legebiltzarreko osoko bilkurak 75 diputatuek izan ditzaketen bateraezintasunak aztertzeko batzordea eratu du.

Batzordeko kideak hauek izango dira: Javier Carro eta Maribel Bakero (EAJ); Juanjo Agirrezabala eta Unai Urruzuno (EH Bildu); Mikel Unzalu eta Miren Gallastegi (PSE-EE); Carmelo Barrio eta Laura Garrido (PP); eta Gorka Maneiro (UPyD).

Bertako kideek hogei eguneko epean aurkeztu beharko dute irizpena, seguruenik abenduaren 3an egingo den datorren osoko bilkuran.

Orduan, legegintzaldiko hirugarren bilkuran, Iñigo Urkulluren inbestidura saioaren eguna jakinaraziko da, ziurrenik abenduaren 12an edo 13an egingo da.

Bakartxo Tejeriaren (EAJ) presidentziapean egin den lehen osoko bilkura izan da, aurrekoa Ganbera osatzeko bilkura izan zelako. Oraingoan, euskaraz soilik mintzatu da Legebiltzarreko presidentea. Bilkuraren amaieran, bozketa sistema probatzeko gonbita egin du, datorren osoko bilkurarako (bateraezintasunen irizpena bozkatzeko) trebatzeko.

Bi erakunde-adierazpen datorren bilkurarako zintzilik gelditu dira: indarkeria matxistaren ingurukoa, bata, eta El Pais egunkariko langileei eragingo dien lan-erregulazioko txostena dela eta elkartasuna adieraztekoa, bestea. Hirugarren adierazpen batek, EH Bilduk Palestinaren inguruan proposatutakoak, ez du babes nahikoa lortu, eta bertan behera gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea