Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Glaziarren eguna, Heathrow itxita, eta Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Marmolada glaziarra, Italian. Artxiboko argazkia: EFE
Marmolada glaziarra, Italian
Marmolada glaziarra, Italian. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 21ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Glaziarren munduko eguna: EITBren Primeran plataformak "Glaziarrak agurtzen" dokumental sorta estreinatuko du ostiral honetan, Glaziarren Munduko Egunarekin bat eginez; izan ere, adituen aurreikuspenen arabera, 2050. urterako ez da glaziarrik geratuko Pirinioetan, eta horretaz ohartaraztea helburu du saioak. Ikerlarien arabera, egoera hobetu ezean, 30 urteren buruan Pirinioetako glaziarrak desagertu egingo dira. Pirinioetan 100 glaziar baino gehiago zeuden 1850ean, 39 1984an, 21 2020an eta 18 2022an.

- Heathrow aireportua, itxita: Londreseko Heathrow aireportua itxita egongo da egun osoan, aireportua hornitzen duen azpiestazio elektriko batean izandako sutearen ondorioz. Nahiz eta Euskal Herriko aireportuarekin lotura zuzenik ez izan, Europan joan-etorri gehien dituen aireportuaren itxierak eragina izango du mundu osoko aire trafikoan.

- Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa: Aldeek beren ondorioak azalduko dituzte, eta, auzipetuari azken hitza aukera eman ondoren, Hondarribiko surf irakaslearen aurkako auzia epaiaren zain geldituko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostia albisteak Alerta meteorologikoak EAE albisteak Hondartzak Eguraldia argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Ondarreta Donostia Kontsumoari buruzko albisteak Kontxako hondartza azken ordukoa Arrantza albisteak 2024 Uda EITB Data gaur