Politika -

EAJ-REN IX. BATZAR NAGUSIA

Ortuzar pozik doa EAJ "handiagoa" eta herri gisa aurrera doan Euskadi utzi duelako

EAJko presidente gisa egin duen azken hitzaldian, hunkituta, bere alderdiko buruzagi eta militanteen babesa eskertu du: "Lehen egunetik gaur arte sentitu naiz maitatua, babestua eta goratua".

Andoni Ortuzar, bere taldea izan denarekin. EFE
Andoni Ortuzar, bere taldea izan denarekin. EFE
Andoni Ortuzar, bere taldea izan denarekin. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente ohiak igande honetan adierazi duenez, pozik doa hamabi urteko agintaldia amaituta, EAJ "are handiagoa" egin delako eta Euskadik "herri gisa aurrera" egin duelako.

"Zoriontsu izan naiz, eta elkarrekin gauza handiak egin ditugu. Are handiagoa egin dugu partidu hau, eta herri bezala aurrera egin dugu, gehiago hurbildu gara amesten dugun Euskadi aske eta burujabe horretara, gure ezkutuko Zazpiak Bat horretara. Ikurrina eta anagrama, gure galleta maitea, punturik gorenean jarri dira; ezin dut gehiago eskatu dena eman didazuelako", esan du EAJren IX. Batzar Nagusian.

Euskadi "bere askatasun nazional eta sozialerantz martxan dagoen herria da, eta norbaitek esan behar dio herri honi norantz jo behar duen orain, norbaitek gidatu behar du martxan dagoen herri hau, eta bide zuzena erakutsi". "Azken berrogeita hamar urteotan egin dugu, eta horretan jarraitu behar dugu", gaineratu du.

"Horretarako izan dira batzar nagusi hau, atzo onartutako hitzaldiak, EBB berria eta gaur aukeratutako EBBko lehendakaritza berria. Zorte on, Aitor (Esteban) eta talde berria, 'katea ez da eten', alderdia gara eta liderrak gara", erantsi du.

EAJko presidente gisa egindako azken hitzaldian, Ortuzarrek, nabarmen hunkituta, bere alderdiko buruzagi eta militanteen babesa eskertu du: "Lehen egunetik gaur arte sentitu naiz maitatua, babestua eta goratua".

"Orain oinarrizko militantziara itzultzea dagokit. Pozik bueltatuko naiz, aititaren behiarekin, nire ondorengoekin eta nire txiste txarrekin irten nintzen lekura, Abantoko Batzokira. Badakizue beti, beti, alderdi honen zerbitzura egongo naizela, beti, zuek bezala", adierazi du.

Ortuzarrek gogorarazi du hizlari gisa egin zuen lehen mitina ere frontoi batean izan zela, Gallartan, 17 urte zituela, eta bertso batekin amaitu nahi izan du bere hitzartzea,  "batasuna da indarra" esanez.

Ortuzarrek bertso batekin agurtu du EAJren buruzagitza
Ortuzarrek bertso batekin agurtu du EAJren buruzagitza
Ortuzarrek bertso batekin agurtu du EAJren buruzagitza

0:59
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak