Politika -
GIPUZKOAKO PSE-EE-REN BATZARRA
Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi hautatu dute berriro, botoen % 98,5ekin
"Gipuzkoa, hemen eta orain" leloarekin Donostian egin den biltzarrean parte hartu duten 150 ordezkariek alderdiko gainerako karguak ere izendatu dituzte. Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua izendatu dute alderdiko idazkariorde nagusi Gipuzkoan.
Agentziak | EITB Media
Jose Ignacio Asensio, Jasangarritasuneko diputatua eta Gipuzkoako lehen diputatu nagusiordea, Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi hautatu dute berriro igande honetan, Gipuzkoako PSE-EEren X. Kongresuan, botoen % 98,5 jasota.
"Gipuzkoa, hemen eta orain" leloarekin Donostian egin den biltzarrean parte hartu duten 150 ordezkariek alderdiko gainerako karguak ere hautatu dituzte. Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako foru diputatua izendatu dute alderdiko idazkariorde nagusi Gipuzkoan.
Susana Corcuera idazkariorde nagusiak kargua utzi du Gipuzkoako PSE-EEko presidente berria izateko, eta Mikel Duran Antolakuntza idazkari izendatu dute.
Horrez gain, Maite Arana Larraulgo alkatea Politika Instituzionaleko idazkari izendatu dute; Arritxu Marañon batzarkidea, Memoria, Berdintasun eta LGTBIko idazkari; Goizane Alvarez foru diputatua, Kultura eta Kirol idazkari; eta Juantxo Marrero zinegotzi donostiarra, Etxebizitza idazkari.
Batzorde Betearazleko gainerako idazkaritzak hauek izango dira: Nuria Alzaga (Prestakuntza); Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Gizarte Politikak); Monica Pedreira (Trantsizio Ekologikoa eta Lehiakortasuna); Maria Luisa Garcia (Zientzia eta Ikerketa, Hezkuntza eta Euskara); Ricardo Crespo (Azterlanak eta Programak), Ana Telleria (Hiri Agenda) eta Íñigo García (Gizarte Mugimenduak, GKE eta Immigrazioa).
Biltzar horretan bertan, parte-hartzaileek Batzorde Probintzialeko kideak eta Batzorde Nazional eta Federaleko Gipuzkoako ordezkariak ere izendatu dituzte, baita Batzorde Betearazlea ere, aldeko 131 botorekin eta % 98,5eko babesarekin.