Politika -

Bilera-sorta

Patronalarekin eta sindikatuekin bilduko da aste honetan Pradales, jarrerak gerturatzeko ahaleginean

Asteartean, Confebaskeko arduradunekin elkartuko da Imanol Pradales, eta asteazken eta ostegunean, ELA, LAB eta CCOO hartuko ditu Lehendakaritzan.

Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. EFE.
Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. EFE.
Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuen eta patronalaren arteko jarrerak gerturatzeko ahaleginean, haiekin elkartuko da aste honetan Imanol Pradales lehendakaria. 

Asteartean, Confebaskeko arduradunekin bilduko da Pradales, Lehendakaritzan, eta bi gauza eskatuko die: heldu diezaiotela gutxieneko soldataren gaiari eta eser daitezela negoziazio mahaian sindikatuekin, ahal den neurrian, akordioak adosteko. 

Asteazken eta ostegunean, berriz, sindikatuen txanda izango da; ELA, LAB eta CCOOrena, zehazki. 

Kasu horietan ere, korapilatsuak izan daitezkeen gaiak mahaigaineratzeko eskatuko die lehendakariak; absentismoarena, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Confebask albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Sindikatuak Langile Komisioak Lan gatazkak albisteak gaur Soldatak gaur Azken ordukoa Imanol Pradales