Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Eusko Legebiltzarrak 45 urte, EAJren Batzar Nagusia eta Durangoko bonbardaketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean
Eusko Legebiltzarra, artxiboko irudi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 31n, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Eusko Legebiltzarrak 45 urte: Eusko Legebiltzarraren 45. urteurrena betetzen den egunean, lehen legegintzaldiko legebiltzarkideak gogoratu eta omenduko dituzte Gernikako Juntetxean. Ekitaldia 1980ko martxoaren 31n Eusko Legebiltzarra eratu zen tokian egingo dute, eta saio hartan parte hartu zuten legebiltzarkideak bilduko dira bertan. Egungo legebiltzarkideak, Ganberak urte horietan guztietan izan dituen presidenteak, lehendakariak eta Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiak ere izango dira bertan.

- EAJren Batzar Nagusia: EAJk IX. Batzar Nagusia egin du asteburuan Donostian, eta zuzendaritza berrituta amaitu du urtarrilean abiatutako barne prozesua. Aitor Esteban izendatu dute, aho batez, Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente igande honetan, Andoni Ortuzarren 12 urteko lidergoari bukaera emanda. EAJren zuzendaritza berriak astelehen honetan egingo du lehen bilera Aitor Esteban buru dela.

- Durangoko bonbardaketaren 88. urteurrena: Duela 88 urte Durangoko bonbardaketan hildakoak omenduko dituzte gaur Durangon. 1937ko martxoaren 31n Italiako hegazkinek, Frankoren esanetara, Durango bonbardatu zuten. 213 herritar hil ziren, gehienak goizeko elizkizunetan zirela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika PNV-EAJ Zer gertatu da Bizkaian? Eusko Jaurlaritza berriak Andoni Ortuzar bideoak Eusko Legebiltzarra albisteak EAE albisteak Gernika-Lumo Alderdi politikoak Prentsa digitalaren azken orduko Durango argazkiak Albisteak