Politika -

APIRILAK 20

EH Bilduk Aberri Eguneko egitaraua aurkeztu du: manifestazioa, kontzertuak eta haur-jolasak

Manifestazioa Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko da 12:00etan eta, ohi bezala, ekitaldi politiko batekin amaituko da. Ondoren, txaranga, haurrentzako jolasak eta antzerkia eta Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak izango dira.

2025eko Aberri Eguneko egitarauaren aurkezpena. Argazkia: EH Bildu
2025eko Aberri Eguneko egitarauaren aurkezpena
2025eko Aberri Eguneko egitarauaren aurkezpena. Argazkia: EH Bildu

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk 2025eko Aberri Eguna ospatuko du datorren apirilaren 20an, Iruñean, eta, ohi bezala, egitarau zabala prestatu du. Eguerdiko manifestazioaren ondotik, jai giroak jarraituko du arratsaldean. Haurrentzako jolasak eta antzerkia izango dira, eta 16:00etatik aurrera, Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen musikaz gozatu ahal izago da.

Irati Jimenez EH Bilduren Nafarroako parlamentariak eta Xabi Ruiz de Larramendi EH Bilduren Gasteizko zinegotziak aurkeztu dute Aberri Eguneko egitaraua, gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan. EH Bilduk berdinen arteko errepublika aldarrikatuko du Aberri Egunean, militarismoa gora doan testuinguruan. 

Aberri Eguna Golem zinemetatik eguerdiko 12:00etan abiatuko den eta ekitaldi politiko batekin amaituko den manifestazioarekin hasiko da. 

Mobilizazioaren ondoren, festarako tartea ere izango da. 13:15etik aurrera, eta Basotxotik abiatuta, kale-animazioa izango da, trikitilari, gaitari eta erraldoiekin, Kuxkutu txarangarekin eta munduko dantzekin. Halaber, Malatxo txarangak Jarauta kalerako bidea hartuko du gazteei gaztegunera laguntzeko.

Gazteluko plaza izango da jaiaren erdigunea, eta, 16:00etatik aurrera, Izaki Gardenak, Belako eta Trikidantz taldeen kontzertuak izango dira.

Bestalde, etxeko txikienentzako gunea Burgoen plazan jarriko dute. Haurrentzako jolasak ez ezik, "Ai, Zapotxin! Baratxuri zoparen sekretua" kale antzerkia ikusteko aukera izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Alderdi politikoak EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak