Politika -

Ajuria Enean

Garaikoetxea lehendakari ohiari omenaldia, ekainaren 16an, Estutu osteko lehen Gobernuaren 45. urteurrenean

Ekitaldi instituzionalaren buru Imanol Pradales lehendakaria izango da, Ajuria Enea jauregian.

Carlos Garaikoetxea lehendakaria (erdian). Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Garaikoetxea lehendakaria (erdian). Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Garaikoetxea lehendakaria (erdian). Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egingo dio Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiari ekainaren 16an, bere lehen Gobernuaren 45. urteurrena dela eta.

Ekitaldi instituzional horren buru Imanol Pradales lehendakaria izango da, Ajuria Enea jauregian, Lehendakaritzak gaur baieztatu duenez.

Ekitaldia Ajuria Enean izango da, garai berri bateko ikurra delako "ia lau hamarkadako diktadura eta errepresioaren ostean", Lehendakaritzak azpimarratu duenez.

Garaikoetxeak gidatutako Gobernuak, gaineratu duenez, "ezegonkortasun politiko eta sozial izugarriko egoerari aurre egin zion, ilusioak eta itxaropenak markatuta, baina baita zalantza sakonek ere, eta erabakimen sendoz jarri ziren orduan herri moderno eta demokratiko baten oinarriak".

Pradalesek sare sozialetan idatzitako artikulu batean gogorarazi duenez, urte hartan, 1980an, "ETAren indarkeriak langa historiko makabroa gainditu zuen, ia 100 pertsona erail baitzituen".

"Eskuin muturreko taldeek, hala nola Batallon Vasco Español, Triple A eta GAEk, ia 20 pertsona hil zituzten Euskadin. Sektore atzerakoienek, frankismoaren oinordekoek, indarkeria eta segurtasun eza sustatzen eta erabiltzen zuten, militarrei "ordena jar zezatela" eskatuz, eta handik gutxira otsailaren 23ko estatu-kolpe saiakera egin zuten".

Horrez gain, 50 ikasle adigabe eta 3 heldu hil ziren Ortuellako ikastetxe batean izandako gas-leherketan, eta petrolioaren krisi ekonomikoen eta industrien porrotaren ondorioak gogora ekarri ditu Pradalesek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Carlos Garaikoetxea EA Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa