Politika -

Amnistia Legea

Gorenak babestu du Puigdemonti amnistiarik ez ematea diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituagatik

Amnistia ez aplikatzea ebatzi zuen Llarena epaileak, eta erabaki horren kontra helegitea aurkeztu zuten Estatuko Abokatutzak, Fiskaltzak, Voxek ordezkatutako akusazioak eta Kataluniako presidente ohiaren zein Toni Comin kontseilari izandakoaren defentsek. Erabaki hura berretsi du orain Auzitegiak.

Comin eta Puigdemont, Europako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE
Comin eta Puigdemont, Europako Parlamentuan.
Comin eta Puigdemont, Europako Parlamentuan. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Llarena 'Kataluniako prozesu' auziaren instrukzio epaileak emandako erabakia berretsi du gaur Auzitegi Goreneko Apelazio Aretoak. Hala, Carles Puigdemont Kataluniako presidente izandakoari eta Toni Comin kontseilari ohiari ez zaie Amnistia Legea aplikatuko diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituagatik.

Delitu hori ez barkatzea ebatzi zuen Llarenak auto batean, eta horren kontra, helegitea aurkeztu zuten aldeek. Errekurtso horiek baztertzea erabaki du orain Auzitegiak.

Estatuko Abokatutzak, Fiskaltzak, Voxek ordezkatutako akusazioak eta Kataluniako presidente ohiaren zein Toni Comin kontseilari izandakoaren defentsek egin zuten Llarenaren erabakiaren kontra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Auzitegi Gorena Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Kataluniako prozesua zuzenean Amnistia Legea