Politika -
Gerra komertziala
Sanchezek, Txinara egindako bisitari buruz: "Koherentea da, eta ez doa inoren aurka"
"Espainiaren kanpo politika ez doa inoren kontra, herrialdeen arteko akordioaren, ordena multilateralaren eta merkataritza askearen alde baizik", esan du Sanchezek Espainiak Pekinen duen enbaxadan emandako prentsaurrekoan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek gaur Pekinen (Txina) adierazi duenez, Espainiaren kanpo politika "ez doa inoren kontra", eta "koherentea" da beste administrazio batzuek egin dutenarekin.
"Espainiaren atzerri politika ez doa inoren aurka, herrialdeen arteko akordioaren, ordena multilateralaren eta merkataritza askearen alde baizik", esan du prentsaurrekoan.
Ostegunean heldu zen Txinara Sanchez, herrialde horren eta AEBko presidente Donald Trumpen arteko gerra komertzial betean, eta bertatik adierazi du "Txinak eta AEBk hitz egitea" behar duela munduak.
Horren hitzetan, Txina "ezinbesteko bazkidea" da erronka globalei aurre egiteko, "bai klima aldaketaren aferari eta baita berdintasun ezaren borrokari ere" heltzeko.
"Espainiak jakin badaki une zailak bizi ditugula, aukerak zabaltzeko momentua dela, eta erronka globalen aurka borrokatu beharra dagoela", esan du.
Horregatik, garrantzitsutzat jo du Txinarekin zenbait gai jorratzea, "ordena multilaterala eta bake iraunkor bat" topatzeko bidean.