Politika -

Se Acabo la Fiesta

Alvise Perezen kontrako bi auzi zabaldu ditu Gorenak, horietako bat finantziazio ilegalagatik

Ustez, enpresari batek 100.000 euro eman zizkion Se Acabo la Fiesta alderdiarekin egin zuen hauteskunde kanpainarako. Gainera, Kataluniako presidente Salvador Illaren covid-19 proba faltsu bat zabaldu zuen.

Alvise Perez eurodiputatua. Argazkia: EFE
Alvise Perez eurodiputatua
Alvise Perez eurodiputatua. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak bi auzi penal zabaldu ditu Luis Perez Fernandez, Alvise Perez, eurodiputatuaren aurka: horietako bat, enpresari baten 100.000 euro onartzeagatik; eta bestea, Kataluniako presidente Salvador Illaren covid-19 proba faltsu bat zabaltzeagatik.

Zigor Salak ireki ditu dagoeneko Alviseren kontrako aurretiko eginbideak, alderdien finantziazio faltsuarekin lotutako zantzuak atzemateagatik. Gainera, iruzurra egitea, dirua zuritzea eta dokumentuak faltsutzea egotzi dio Auzitegi Nazionalak, ustez Se Acabo la Fiesta alderdiaren kanpainarako 100.000 euro onartzeagatik.

Alvaro Romillo enpresariaren aurkako eginbideak ere abiatu dituzte. Dirudienez, Alviseren ikerketarekin zerikusia duelako, alegia, berak eman omen zizkiolako 100.000 euro 2024ko maiatzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Auzitegi Gorena Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak