Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Pradalesen bilera-sorta, Sunsundeguiren itxiera eta irteera operazioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Imanol Pradales lehendakaria, Ajuria Enean. Artxiboko irudia: EFE
Imanol Pradales lehendakaria, artxiboko irudi batean
Imanol Pradales lehendakaria, Ajuria Enean. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Pradalesen bilera-sorta: Imanol Pradales lehendakariak bilera-sorta egingo du gaur Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiekin, Voxekin izan ezik, Donald Trump AEBko presidenteak iragarritako muga-zergen aurrean "batasuna" bilatzeko. Batzarrak lehendakaritzan izango dira, 09:00etan hasita, ordezkari gutxien dituen alderdiarekin, hau da, Sumarreko Jon Hernandezekin.

- Sunsundeguiren itxiera: Sunsundegui enpresak gaur hasiko du likidazio prozesua, Belgikako Dumarey taldeak atzera egin ondoren, eta eskaintza berririk ez dagoela ikusita. Horixe iragarri zuten, hain zuzen ere, enpresa horretako langileek iragan astean Altsasun eman zuten prentsaurrekoan. Ohar bat irakurri zuten orduan, argitzeko eskaintzarik jaso ez dutenez, apirilaren 14an hasiko duela enpresak likidazioa, eta bertan lanean dauden 338 beharginak kaleratuko dituela.

- Irteera operazioa: Joana Egiluz Eusko Jaurlaritzako Babes Zibileko sailburuordeak, Estibaliz Olabarri Trafikoko zuzendariarekin batera, Aste Santuko Irteera Operazioa aurkeztuko du gaur, 11:00etan, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko eta Larrialdiak Koordinatzeko Txurdinagako Zentroan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Imanol Pradales