Politika -

AHT-a

Etxebarriak defendatu du Gasteizkoa dela aukera "jasangarriena" AHTaren EAE eta Nafarroa arteko lotunerako

Atzo, Imanol Pradales lehendakaria Ezkio-Itsasokoko aukeraren alde agertu ondoren, alkate sozialistak eskatu du "txosten teknikoen zain" egotea, ezer ziurtatu aurretik.

Maider Etxeberria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Maider Etxeberria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Maider Etxeberria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren EAE eta Nafarroa arteko lotunearen kokagunea polemika iturri da aspaldian, eta, aurreikusi zitekeen bezala, atzo Imanol Pradales lehendakariak gaiaren bainean esandakoak soka ekarri du. Eusko Jaurlaritzak 2018an egindako apustua berretsi zuen lehendakariak, eta Ezkio-Itsasoko aukera hobetsi.

Biharamunean, besteak beste, Maider Etxeberria Gasteizko alkatearen erantzuna iritsi zaio. Hark esan du Gasteizkoa dela "aukera jasangarriena" lotunea eraikitzeko, eta aldi berean, eskatu du txosten teknikoen zain egotea, zein aukera den bideragarriena erabakitzeko. EAJren jarreraren adibide jo du lehendakariarena.

"Proiektu konplexuegia da, eta, beraz, txosten teknikoen zain egon behar da, aukera jasangarriena zein den jakiteko", erantsi du. Bere hitzetan, "aurrerapausoak" ematen ari dira, eta hainbat aukera landu behar dira.

Zentzu horretan, merkantzia-trenen garraioa hiriaren erdigunetik ateratzeari buruz ere, teknikoak gaiari buruz lantzen ari diren txostenak izan arte zain egotea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Politika Eusko Jaurlaritza Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Altsasu Maider Etxebarria