Politika -

Aberri Eguna

Aberri Egunean "askatasunaren nazioa" izan nahi dutela erakusteko eskatu die Otxandianok euskal herritarrei

EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurten ere Aberri Eguna. 12:00etan Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa eta Antoniutti parkean amaituko da, ekitaldi politikoarekin.

2024ko Aberri Eguneko manifestazioa Iruñean. EFE.
2024ko Aberri Eguneko manifestazioa Iruñean. EFE.
2024ko Aberri Eguneko manifestazioa Iruñean. EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko buruak "askatasunaren nazioa" izan nahi dutela erakusteko eskatu die euskal herritarrei, alderdi soberanistak igande honetako Aberri Eguna dela eta Iruñean deitu duen ekitaldian.

Otxandianok sare sozialen bidez adierazi duenez, "mundu berri baten aurrean topatzen da gaur Euskal Herria", eta "une konplikatuak bizi ditugu, ziurgabetasun ekonomikoak bezala autoritarismoaren gorakadak baldintzatuta gauzka".

"Hala ere, gure Herria bada nor eta bada zer, izateko eta, bereziki, bertan bizi eta lan egiten duten herritar guztiei ongizatea eta segurtasuna bermatzeko. Horretarako, burujabetza dugu tresna: ditugun gaitasun eta aukerak baliatu ditzagun aurrera egiteko", aldarrikatu du.

Nabarmendu duenez, "une historiko" honetan, "herri honek demostratu behar du, aurretik egin bezala, askatasunaren nazioa izateko nahia eta borondatea". EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurten ere Aberri Eguna. 12:00etan Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa eta Antoniutti parkean amaituko da, ekitaldi politikoarekin.

"Bihar Iruñean egingo dugu bat, Aberri Egunean, errealitate berri honen tamainan aritzeko. Urrats bat gehiago emateko", idatzi du Pello Otxandianok Euskal Aberriaren Egunaren bezperan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Aberri Eguna EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Pello Otxandiano