Politika -

Aberri Eguna 2025

"Euskal herritarrak nazio bat gara, eta hori da Aberri Egunean ospatu beharrekoa", Estebanen hitzetan

Nazioarte mailan "une zailak" eta "ziurgabetasuna" nagusi diren honetan, adierazi du "zerbait berria izanik ere", aurretik ere bizi izan ditugula antzeko egoerak.

Bizkargi mendira igoera. Argazkia: EAJ
Bizkargi mendira igoera
Estebanek esan du jeltzaleak ohituta daudela oztopoen gainetik aurrera egiten

0:17

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EBBren presidente Aitor Estebanen ustez, "euskal herritarrak herri bat, nazio bat" garela da biharko Aberri Egunean ospatu beharrekoa. 

Alderdi jeltzalearen presidente gisa ospatuko duen lehen Aberri Eguna da igande honetakoa. Bezperan, Bizkargi mendira igo da Esteban, bere alderdikideekin batera, euskal herritarrei eskatzeko parte har dezatela biharko ospakizunean.

Nazioarte mailan "une zailak" eta "ziurgabetasuna" nagusi diren honetan, adierazi du "zerbait berria izanik ere", aurretik ere bizi izan ditugula antzeko egoerak.

"Gure lana mendira igo, eta gailurreratz aurrerapausoak ematea da, gure nortasuna, herria eta hizkuntza galdu gabe", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Aberri Eguna Eguneko albisteak Albisteak