Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Gernikako bonbardaketa, Bilbao Basketen ospakizuna eta Ukrainako gerra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

1937ko apirilaren 26ko argazki historiko bat. EITB Media
1937ko apirilaren 26ko argazki historiko bat.
1937ko apirilaren 26ko argazki historiko bat. EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko apirilaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Gernikako bonbardaketa: Bizkaiko udalerriak 1937ko apirilaren 26ko eraso faxista oroitzeko ekitaldiak egingo ditu gaur-biharretan, "memoriaz, diplomaziaz eta aktibismo zibikoz betetako" egitarau batekin. Horren barruan, NBEko Zibilizazioen Aliantzak (UNAOC) bultzatutako "Bakearen aldeko oihua, gerren amaiera eta nazioarteko legezkotasunarekiko errespetua" ekimena abiatuko dute, Miguel Angel Moratinos bere goi-ordezkariarekin.

- Bilbao Basketen ospakizuna: FIBA Europa Kopa irabazi ondoren, Surne Bilbao Basketek gaur ospatuko du balentria Bizkaiko hiriburuko kaleetan. Bilboko Udalak zein Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egingo diete "beltzezko gizonei". Ospakizunak bete-betean eragingo dio hiriburuko zirkulazioari, eta trafiko etenak eta bideratzeak izango dira Moyua eta Abando inguruan. Hori horrela, Udalak garraio publikoan mugitzeko gomendioa eman du, ahal dela trenean edo metroan.

- Ukrainako gerra: Errusiak Ukrainaren kontra egindako oldarraldia hizpidera itzuli da ostera ere. Batetik, Putinek aspaldiko erasorik bortitzena egin du Kieven kontra misilak eta droneak erabilita. Bestetik, Donald Trump AEBko presidenteak erasoak geldiarazteko eskaera egin dio Moskuri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Saskibaloia sailkapenak Gernikako bonbardaketa Politika albisteak Berriak Bilbo berriak Ukraina Bizkaiko albisteak Vladímir Putin albisteak Gernika-Lumo albisteak NBE albisteak Gizartea Bilbao Basket albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Donald Trump Frankismoa Gerra Zibileko biktimak Giza eskubideak albisteak Errusia-Ukraina gerra gaur Fiba Europe Cup