Politika -

HOMOFOBIA

Ordiziako alkatearen aurkako pintaketa homofoboak egin dituzte bere etxe inguruan

Adur Ezenarrok jakinarazi duenez, eta argitaratu dituen argazkietan ikusten denez, bere etxera bidean dagoen bidegorrian egin dituzte pintaketak. Bere sexu-izaeraz harro agertu da alkatea.

Ordiziako alkatearen etxera bidean egindako pintaketa homofoboa. Argazkia: Adur Ezenarro
Ordiziako alkatearen etxera bidean egindako pintaketa homofoboa. Argazkia: Adur Ezenarro
Adur Ezenarro: ''Niri dagoeneko ez didate minik ematen baina belaunaldi berriek ez dute halakorik merezi''

1:16

Manu Gimenez | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adur Ezenarro Ordiziako alkateak salatu du bere aurkako pintaketa homofoboak egin dituztela bere etxetik gertu.

Instagrameko bere profil pribatuan eman du horren berri, pintaketa horietako baten irudiaz lagunduta. Irudi horretan, "Ecenarro loco marica" dioen pintaketa irakur daiteke, Ordiziako alkatearen etxera bidean dagoen bidegorrian idatzita.

EH Bilduko alkatearen esanetan, "norbaitek uste badu (...) pintada honekin irain nazakeela, gizajo hutsa eta ezjakina da, guztiz. Marikoi, marika, bujarra, maritxu, atzelari edo nahi bestelako termino erabilita, naizena izatearen ohorea eta harrotasuna baino ez didazulako berresten".

Ordiziako alkateak nabarmendu duenez, berari halako gertakariek ez diote jada minik egiten, baina isilik gelditzea ere ez daaukera bat, halako jarrerek kalte egin baitiezaiekete belaunaldi berriei eta armairutik ateratzeko prozesuan dauden gazteei. "Badakit zer den armairuan bizitzea Ordizia bezalako herri batean", esan du.

Belaunaldi berriek ez dute, bere iritziz, halakorik bizitzea merezi, eta gogorarazi du norbanako guztiek dutela eskubide osoa nahi duten modukoak izateko eta sentitzen dutena sentitzeko.

Bere ustez, eraso hori ez da kasu isolatua, eta oladarraldi baten testuinguruan eta zenbait kolektiboren aurka (emakume transak, homosexualak eta emakume zisak) gertatzen ari diren erasoen testuinguruan kokatu du, eta gazte askoren pentsamoldean gertatzen ari den atzerakada "beldulgarriarekin" lotu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gipuzkoa Delituak argazkiak EH Bildu Gaurko titularrak Homofobia Ordizia albisteak Gaurko azken ordukoa