Politika -

USTELKERIA

Pedro Sanchezen anaia auzipetu dute prebarikazioa eta influentziez baliatzea leporatuta

10 pertsona gehiago daude auzipetuta arrazoi beragatik, tartean Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioaren presidentea.

David Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
David Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
David Sanchez, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak erabaki du Espainiako Gobernuko presidentearen anaia David Sanchez eta 10 pertsona gehaigo auzipetzea, prebarikazioa eta influentziez baliatzea leporatuta; tartean, Miguel Angel Gallardo Badajozeko Diputazioaren presidentea.

Epaileak prozedura-autoa kaleratu du, eta ahozko epaiketaren atarikoa den heinean, helegitea jar daiteke bere aurka. Idatziaren arabera, Diputazioaren Kontserbatorioen Jardueren Koordinatzaile postua "beretzat sortua" zela "jakinik", deialdian parte hartu zuen David Sanchezek, eta "elkarrizketa egin zuen prozedura legezkoa zela irudikatzeko, onuradun nagusia bera izanik".

Luis Maria Carrero ere auzipetu du epaileak, Presidentzia Ministerioko langile eta Diputazioko Mugaz gaindiko Jardueren Koordinazio buru izandakoa.

David Sanchezek eta Carrerok ikertu gisa deklaratu eta hiru egunera iritsi da epailearen erabakia.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainia Pedro Sánchez Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak