Politika -

MENDEBALDEKO SAHARA

Txomin Aurrekoetxearen errautsak Saharako lurralde askatuetan lurperatu dituzte

Saharar herriaren alde egindako lanagatik nabarmendu zen EAJko politikari ohia. Iaz zendu zen, eta berak hala eskatuta, Sahara Mendebaldeko lurretan lurperatu ditu errautsak familiak.

Txomin Aurrekoetxeari iazko urrian Saharan egindako omenaldia. Argazkia: ETIB Media
Txomin Aurrekoetxeari iazko urrian Saharan egindako omenaldia. Argazkia: ETIB Media
Txomin Aurrekoetxeari iazko urrian Saharan egindako omenaldia. Argazkia: ETIB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txomin Aurrekoetxea (1943-2024) EAJko militante historiko eta parlamentari izandakoaren errautsak Saharako lurralde askatuetan zabaldu dituztela jakinarazi du haren familia.

Igorritako oharrean, sendiak azaldu du Aurrekoetxeak berak eskatu zuela bere errautsak Sahara Mendebaldera eramatea, eta zehaztu du hango gatazka dela eta, ezin dutela esan errautsak zein lekutan eta nola zabaldu dituzten.

Lotura estua izan zuen politikari jeltzaleak Saharar herriarekin. 1985ean bisitatu zituen lehen aldiz Tindoufeko kanpalekuak, eta ordutik, 20 alditan baino gehiagotan joan zen Saharako Errepublika Arabiar Demokratikora.

Bere ibilbidetik, familiak nabarmendu du Euskal Herriko hainbat herri Saharakoekin senidetzea ahalbidetu zuela, eta baita ere, Nazio Batuen Erakundeak egindako hainbat saiotan parte hartu zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eguneko albisteak Albisteak Mendebaldeko Sahara