Politika -
Kargu-hartzea
Feijook Xuntako presidente karguaren zina egin du
Legegintzaldi berriko helburu nagusia "langabeziaren drama itogarriari" aurre egitea dela adierazi du Galiziako presidenteak.
Erredakzioa
Alberto Nuñez Feijook Xuntako presidente karguaren zina egin du, bigarrenez jarraian, Galiziako Parlamentuan egindako ekitaldian.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Ana Pastor Sustapen ministroa ordezkari nagusienen artean izan dira.
Bigarren legegintzaldiari begira, Nuñez Feijook helburu nagusia izango dena azpimarratu du: "langabeziaren drama itogarriaren aurka borrokatzea". Halaber, zailtsaun guztien aurrean "itxaropena" badagoela esan du, eta itxaropen hori, Feijooren hitzetan, "Galizia da".
"Gehiengoaren konfiantza"
Ekitaldia "luxurik gabekoa" izan da, ordu erdi eskas iraun du, eta presidentearen lehen hitzak galiziarrei zuzendutakoak izan dira. Feijooren hitzetan, galiziarrak dira bere ardurei "zentzua" ematen dietenak eta hauteskundeetan emandako "konfiantza handia" eskertu die.
"Galiziarrei zor diet Galiziako presidente bigarrenez izateko ohorea", azaldu du Feijook.
Alberto Nuñez Feijook Xuntako presidente karguaren zina egin du, bigarrenez jarraian, Galiziako Parlamentuan egindako ekitaldian.Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea eta Ana Pastor Sustapen ministroa ordezkari nagusienen artean izan dira.Bigarren legegintzaldiari begira, Nuñez Feijook helburu nagusia izango dena azpimarratu du: "langabeziaren drama itogarriaren aurka borrokatzea". Halaber, zailtsaun guztien aurrean "itxaropena" badagoela esan du, eta itxaropen hori, Feijooren hitzetan, "Galizia da". "Gehiengoaren konfiantza"Ekitaldia "luxurik gabekoa" izan da, ordu erdi eskas iraun du, eta presidentearen lehen hitzak galiziarrei zuzendutakoak izan dira. Feijooren hitzetan, galiziarrak dira bere ardurei "zentzua" ematen dietenak eta hauteskundeetan emandako "konfiantza handia" eskertu die. "Galiziarrei zor diet Galiziako presidente bigarrenez izateko ohorea", azaldu du Feijook.