Politika -

EAJ

Jonan Fernandez EAJren aholkulari izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan

Urkullu lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zen, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren ardura ere izan zuen.

Jonan Fernandez, artxiboko irudi batean. EITB Media
Jonan Fernandez, artxiboko irudi batean
Jonan Fernandez, artxiboko irudi batean. EITB Media

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez, aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zena, EAJren aholkulari izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan, iturri jeltzaleek baieztatu dutenez.

Urkullu lehendakariaren konfiantzazko gizona izaki, haren aholkularia izan zen 2020ko urritik 2021eko urtarrilean Trantsizio Sozialaren eta 2030erako Agendaren idazkari nagusi izendatu zuten arte.

Iñigo Urkulluk Bake eta Bizikidetzarako idazkaritza zuzentzeko aukeratu zuen 2013an eta kargu horretan egon zen 2020ra arte.

Bakegintza arloan ibilbide luzea egindako gizona da, aurrez Elkarri mugimenduko koordinatzailea eta Baketik zentroko zuzendaria ere izan baitzen. Halaber, 1980ko hamarkadan Herri Batasunako zinegotzi izan zen, Tolosan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Gipuzkoa Gipuzkoako albisteak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak