Politika -

MERKATARITZA-GERRA

Muga-zergei aurre egiteko dekretua onartu du Kongresuak, Juntsen babesarekin eta Podemosen abstentzioarekin

Espainiako Gobernuak 14.000 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu, eta horietatik gutxienez 7.400 milioi finantzazio berria dira.

Pedro Sanchez eta Maria Jesus Montero, gaur, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Maria Jesus Montero, gaur, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran
Pedro Sanchez eta Maria Jesus Montero, gaur, Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak baiezkoa eman dio Donald Trump AEBko presidenteak ezarritako muga-zergen eragina murrizteko Espainiako Gobernuak diseinatutako dekretuari. Guztira, 14.000 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu, eta horietatik gutxienez 7.400 milioi finantzazio berria dira.

Lege dekretua aurrera atera da aldeko 176 botorekin (inbestidurako bazkideak, Podemos salbu), aurkako 169 botorekin (PP eta Vox) eta lau abstentziorekin (Podemos).

Apirilaren 8an dekretua Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zenetik egon da indarrean, baina Kongresuak berretsi behar zuen. Balizko likidezia falta eta eskaeren murrizketaren aurrean, koalizio gobernuak 7.720 milioi euro aurreikusi ditu abal edo bermeetarako. 

Halaber, 5.000 milioiko abalen ICO lerroa aktibatu da, produkzioari eta enpleguari eusten lagunduko duen finantzazioa errazteko eta Estatu Batuetako merkatuarekiko zuzeneko edo zeharkako esposizioa duten enpresak laguntzeko.

Carlos Cuerpo Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa ministroak gaurko osoko bilkurak azaldu duenez, beharrezkoa den egitasmoa da, egungo "ziurgabetasun" egoerara egokitu eta moldatzen joango dena.

Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten alderdi guztiek, Podemosek salbu, aldeko botoa eman dute. Alderdi moreak, aldiz, abstentziora jo du, muga-zergen ondorioei aurre egiteko erantzun "hutsa" dela iritzita. EH Bilduren iritziz, laguntzak jasotzen dituzten enpresek enplegua mantentzeko eta ez deslokalizatzeko konpromisoa hartu beharko lukete. EAJk, bere aldetik, egitasmoa txalotu du muga-zergen eragina "arintzen" lagunduko duelakoan eta zeharka kaltetutakoentzat ere lagungarri izango delakoan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika albisteak Espainiako Gobernua bideoak Espainia albisteak Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez albisteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Merkataritza jarduera Merkantzia-garraioa