Politika -

Hitzezko akordioa

Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak atzerriko tituluen homologazioarekin lotutako akordioa lortu dute

Guztira, 200 homologazio eskaera dituzte etenda, Auzitegi Gorenak eskumena eskualdatzeko prozesua gelditu baitzuen.

EHUko ikasle batzuk
EHUko ikasle batzuk
EHUko ikasle batzuk

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburu Juan Ignacio Perez Iglesiasek ziurtatu du Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hitzezko akordioa egin dutela atzerriko ikasketa tituluak homologatzeko. Guztira, 200 homologazio eskaera dituzte etenda, Auzitegi Gorenak eskumena eskualdatzeko prozesua gelditu baitzuen.

Gaur eman ditu azalpen horiek Perez Iglesiasek, Legebiltzarrean, EH Bilduko legebiltzarkide Ayem Oskozek egindako galderari erantzunez.

Oskozen aburuz, homologazioa eskubide bat da, baina horretarako urteak itxaron behar izatea ez da zentzuzkoa. Horregatik, epeak zehaztea eta izapideak sei hilabeteko tartean egin ahal izatea eskatu du. Perez Iglesiasek erantzun duenez, baina, "ez da egingarria".

Unibertsitate sailburuak, bestalde, azaldu du Espainiako Gobernuari hiru neurri proposatu dizkiotela, ebazpen judiziala heldu bitartean, etenda dauden 200 eskaerei erantzun bat emate aldera.

Horrela, agindu diote eskaerak zuzenean Estatuko administraziora bidali ahal izatea, beste tramiterik egin gabe.

Gainera, homologazio eskaerak erregistratu zireneko data kontuan hartzea galdegin diote, antzinatasuna gal ez dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza EHU Espainiako Gobernua Deustuko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza