Politika -

UNIBERTSITATEEN DEKRETUA

Euskadik unibertsitateen dekretuaren ordez kalitate-zigilu sistema bat proposatu du

Eusko Jaurlaritzaren proposamenak kalitatezko ziurtagiri edo zigiluen bidezko ebaluazio sistema jarri du mahai gainean. Horren bidez, unibertsitateak maila akademiko, azpiegitura, irakasle, zerbitzu eta ikerketa plangintzaren arabera sailkatzeko.

Juan Ignacio Perez. Artxiboko argazkia: EFE.
Juan Ignacio Perez
Juan Ignacio Perez. Artxiboko argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak "kalitatezko zigiluen" sistema bat proposatu du, jardunean dauden unibertsitateei eta sortu berri direnei aplikatzeko, Espainiako Gobernuak lan egiten duen unibertsitateen dekretu-proiektuan aurreikusitako ebaluazio-sistemaren alternatiba gisa. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saila sistema horrekin kritikoa da.

Juan Ignacio Perez Iglesias sailburuak defendatu du unibertsitate telematikoen kudeaketak eskumen autonomikoa izaten jarraitu behar duela, eta Juan Cruz Cigudosa Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateetako estatu-idazkariarekin bihar izango den bileran eskatuko du eskumen hori Estatuari ez esleitzea.

Dekretuaren urgentzia ere kritikatu dute, patxadaz eztabaidatzea eragozten duelako, eta zalantzan jarri dituzte zenbait baldintza, hala nola gutxieneko ikasle kopurua edota titulazioak ezagutzaren hiru adarretan eskaini beharra, horrek zentroen espezializazioa mugatuko lukeelako.

Eusko Jaurlaritzaren alternatibak kalitate-ziurtagiri edo -zigiluen bidezko ebaluazio sistema proposatzen du, unibertsitateak maila akademiko, azpiegitura, irakasle, zerbitzu eta ikerketa plangintzaren arabera sailkatzeko. Zigilu baxuenak unibertsitate bat sortzea edo jarraitzea eragotziko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza