Politika -

LABI PLANA

Babes Zibileko Planaren alerta fasea abian da, Ingalaterrako milaka zale etorri baitira

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, LABIren alerta faseak egoerari etengabeko jarraipena egitea dakar.

Zale ingelesak kantuka, Bilboko Plaza Barrian. Argazkia: EFE
Zale ingelesak kantuka, Bilboko Plaza Barrian. Argazkia: EFE
Zale ingelesak kantuka, Bilboko Plaza Barrian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibileko Plana (LABI) martxan jarri du gaur, Tottenhamek eta Manchester Unitedek San Mames futbol-zelaian jokatuko duten Europa Ligako finala ikusteko asteazkenean milaka zale ingeles iritsiko baitira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, LABIren alerta faseak egoerari etengabeko jarraipena egitea dakar.

Sailak azaldu duenez, "aurreikusi gabeko balizko larrialdiei erantzuteko da, baina, inguruabarrak kontuan hartuta, eta okerrera eginez gero".

Horrez gain, alerta fasea abiatuta, elkarri garrantzitsua izan daitekeen informazioaren berri ematea dakar, bai tokian bertan lanean ari diren zerbitzuei, bai herritarrei, baita "baliabideak hurbiltzeko edo birkokatzeko" aukera ere.

Era berean, Segurtasun Sailaren arabera, "larrialdi fasean beharrezkoak izan daitezkeen prozedurak, bitartekoak eta baliabideak egiaztatzea dakar, bereziki oso ohikoak ez diren egoeretan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola Politika Bilbo San Mames Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Erresuma Batua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingalaterra UEFA Europa Liga