Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Gasteizko hiriburutzak 45 urte, lehendakariari elkarrizketa eta itsaspeko euskal robota
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 23an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gasteizko hiriburutzak 45 urte: Gaur 45 urte bete dira Gasteiz Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) erakundeen egoitza izendatu zuen legea onartu zenetik. Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak 10 milioitik 12,5 milioira igoko du Gasteizko hiriburutza kanona. Imanol Pradales lehendakariak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak agerraldi bateratua egin dute ostegunean, 2017tik aldaketarik gabe mantentzen zen kanon hori berritzeko bi erakundeen arteko akordioaren berri emateko.
- Lehendakariari elkarrizketa: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa egingo diote Radio Vitorian, 08:35etik aurrera. Elkarrizketa zuzenean jarraitu ahal izango da Radio Vitorian, Radio Euskadin, ETB2n, eitb.eus-en eta GUAU plataforman.
- Itsaspeko euskal robota: Gernikako San Fidel ikastolako hamar gaztek itsaspeko robot bat sortu dute itsas hondoan landareak sartzeko, eta Lurmutur Hirian First Lego ligako munduko finalean parte hartuko dute. Honelakoa da itsaspeko robota.