Politika -

Epaiketa

Bertan behera utzi dituzte Madrilgo erresidentzietako hildakoengatik gaur izan behar ziren deklarazioak

Goi-kargudunen defentsak egindako eskaera dela eta geratu da bertan behera, jardunbideen informazio egokirik ez dietela helarazi argudiatuta.

Madrilgo erresidentzietako heriotzen aurkako protesta. Argazkia: EFE
Madrilgo erresidentzietako heriotzen aurkako protesta. Argazkia: EFE
Madrilgo erresidentzietako heriotzen aurkako protesta. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Mur eta Francisco Javier Martinez Peromingo Madrilgo Erkidegoko goi-kargudun ohien eta Antonio Burgueño medikuaren deklarazioa, Castilla Plazako epaitegietan egin beharrekoa, bertan behera geratu da.

Madrilgo pandemia garaian erresidentzietan izan ziren hildakoen ikerketaren kari deklaratu behar zuten, baina defentsak saioa bertan behera uztea eskatu du, jardunbideen informazio egokirik ez dietela helarazi argudiatuta.

Mur eta Martinez Peromingori agureak erresidentzietatik ospitaleetara eramatea galarazi zuen protokoloaren egileak izatea leporatzen diete, eta Burgueñori, Madrilgo Erkidegoko "txoke plana" egitea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Koronabirusa