Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: EITB Focus, giza laguntza banaketa Gazan eta Bilbao Bizkaia Harro 2025

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

EITB Focus
EITB Focus
EITB Focus

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko maiatzaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Focus: Udal eta foru hauteskundeak egin zirenetik bi urte betetzen diren honetan, herritarrek ondo baloratzen dituzte foru aldundiak (6,3) eta udalak (6), azken EITB Focus inkestaren arabera. Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko alkateen balorazioari dagokionez, Joseba Asiron (5,8) eta Juan Mari Aburto (5,4) dira 0tik 10era bitarteko eskalan bosta gainditu duten bakarrak. Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak (PSE-EE), aldiz, 4,8ko nota lortu du, eta Donostiako alkate Eneko Goiak (EAJ), berriz, 4,5ko nota.

- Giza laguntza banaketa Gazan: Nahasmena eta etsipena izan dira nagusi AEBk eta Israelek bultzatutako fundazioaren giza laguntza banaketan, Gazan. Ehunka pertsonak hesiak gainditu dituzte eta kontrolik gabe sartu dira Gazako Fundazio Humanitarioak kudeatzen dituen laguntza banatzeko guneetako batean. Israelgo Armadak tiroz erantzun du eta gutxienez 3 pertsona hil 46 zauritu dituzte.

- Bilbao Bizkaia Harro 2025: Bilbao Bizkaia Harro egitasmoaren aurtengo programazioa eta berritasunak aurkeztuko dituzte Bilboko Euskalduna jauregian, 10:15etik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika albisteak Munduko albisteak Istiluak Bilbon gaur Gaurko albisteak Bizkaia Eneko Goia bideoak Gazako albisteak Gizartea bideoak Juan Maria Aburto Joseba Asiron gaur Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Israel albisteak azken ordukoa Palestina azken orduko albisteak EiTB Focus LGTBI+ azken ordukoa Iruñeko Udala azken ordukoa Hauteskunde inkestak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia albisteak Maider Etxebarria Gasteiz Ekialde Hurbila Netanyahu, Israelgo lehen ministroa