Inkesta erantzun dutenen % 89,5ek ezagutzen dute Imanol Pradales lehendakaria, eta % 6,0ko nota lortu du. Pello Otxandianok (EH Bildu) jaso du legebiltzarkideen arteko baloraziorik onena (5,9), eta, ondoren, Joseba Diez Antxustegi (EAJ) dago (5,8), nahiz eta % 39k baino ez duten ezagutzen. Infografia: EITB Buruzagi politikoei dagokienez, Aitor Estebanek (EAJ) lortu du EITB Focusen notarik altuena: 6,9, eta % 81,9k ezagutzen dute. Arnaldo Otegi da ezagunena (% 94,5), eta ondoren Eneko Andueza (% 72,9). Infografia: EITB Atera berri den EITB Focus txostenaren arabera, Maria Chivite da Nafarroako politikaririk ezagunena (% 97,8), eta 5,5eko balorazioa jaso du; hau da, gainditu egin du, baina ez da nabarmendu homologoekin alderatuta. Balorazioa egonkor mantendu da aurreko edizioekin alderatuta. Infografia: EITB Metodologia Bizitokia EAEn eta Nafarroan duten 3.871 pertsona elkarrizketatu dituzte EITB Focus inkesta egiteko (871 Araban, 1.200 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan). Galdeketak maiatzaren 5etik 21era bitartean egin zituzten, telefonoz. Datu, mikrodatu eta adierazle estatistiko guztiak Gardentasun atariko Open Data atalean izango dira kontsultagai.