Politika -

INDARKERIA MATXISTA

Erakundeek eta alderdi politikoek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute

Lehendakariak nabarmendu duenez, "badirudi indarkeria bikarioa dela, indarkeria matxistaren adierazpenik izugarriena".

Autobusa itxitako kalearen inguruan. Argazkia: Europa Press
Autobusa itxitako kalearen inguruan. Argazkia: Europa Press
Autobusa itxitako kalearen inguruan. Argazkia: Europa Press

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politikari eta erakundeek gogor gaitzetsi dute Bilboko hilketa matxista. Imanol Pradales lehendakariak, Emakundek, EAJko, EH Bilduko eta PSE-EEko ordezkariek, Espainiako Gobernuko ordezkariak eta Yolanda Diaz presidenteordeak elkartasuna adierazi diote biktimaren familiari, eta indarkeria matxista desagerraraztea exijitu dute, horren egiturazko izaera eta biktima ahulenak babesteko beharra azpimarratzeaz gain.

Imanol Pradales lehendakariak Bilbon gertatutakoa gaitzetsi, eta "ikerketak gertatutakoa zorroztasunez eta errespetuz argitzea" espero duela azpimarratu du. "Lehenengo zantzu guztiek esaten digutena da bortizkeria matxista izan dela, bikarioa, eta hori da gertatu daitekeen gauzarik krudelena", esan du.

Bilboko hilketa gaitzetsi egin du lehendakariak, eta elkartasuna agertu die biktimaren senideei
Bilboko hilketa gaitzetsi egin du lehendakariak, eta elkartasuna agertu die biktimaren senideei
Bilboko hilketa gaitzetsi egin du lehendakariak, eta elkartasuna agertu die biktimaren senideei

0:43

Ohar batean, Emakundek "irmo" gaitzetsi du hilketa. Gertatutakoa "indarkeria bikarioa izan daiteke", horren esanetan.

"Indarkeria matxistaren gogortasuna eta izaera estrukturala" gogorarazi dute, baita "harreman mota ezberdinetara hedatzeko, transmititzeko eta egokitzeko duen gaitasuna" ere.

Miren Elgarresta: ''Hau ez da kasu isolatu bat''
Miren Elgarresta: ''Hau ez da kasu isolatu bat''
Miren Elgarresta: ''Hau ez da kasu isolatu bat''

0:41

Bilboko Udaleko talde politikoek adierazpen instituzionala egin dute, eta, bertan, gaitzespena eta sumina adierazteaz gain, "indarkeria matxista bere forma guztietan desagerrarazteko konpromisoa" berretsi dute, eta "herritarrei "jarrera aktiboa erakusteko eta indarkeria matxistaren aurrean erantzukizun indibiduala eta kolektiboa hartzeko" eskatu diete.

Bizkaiko Batzar Nagusiek "adingabe baten hilketa gaitzetsi" dute, eta talde guztiek elkartasuna adierazi diete biktimaren senide eta lagunei. "Erailketek indarkeria matxistaren eta indarkeria bikarioaren arazoaren zati bat baino ez dute erakusten, eta emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunetan sortzen da arazo hori",  jaso dute adierazpenean.

Bestalde, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak doluminak adierazi dizkio biktimaren familiari, eta "gaur Bilbon bizitzen ari garena benetako drama" dela salatu du.

Yolanda Diaz: ''Benetako drama da gaur Bilbon bizitzen ari garena''
Yolanda Diaz: ''Benetako drama da gaur Bilbon bizitzen ari garena''
Yolanda Diaz: ''Benetako drama da gaur Bilbon bizitzen ari garena''

0:47

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria "atsekabetuta eta izututa" agertu da Bilbon izandako hilketaren aurrean.

Sare sozialetan, Bilboko EAJk "emakumeen eta horien seme-alaben aurkako genero-indarkeria" gaitzetsi du, eta "indarkeria matxista erabat desagerraraziko duten politikak" bultzatzen jarraitzeko konpromisoa azpimarratu du.

Antzeko adierazpenak egin ditu Pello Otxandiano EH Bilduko bozeramaileak sare sozialetan: "Genero indarkeriaren eta indarkeria bikarioaren aurpegirik gordinena dira".

PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak "ahulenak, genero-indarkeriaren biktimak eta indarkeria pairatzen duten haurrak babesteko" betebeharra azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bilbo Indarkeria matxista Emakunde PSE-EE Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Yolanda Diaz Imanol Pradales