Politika -

DEIALDIA

Gure Eskuk larunbaterako deitu duen mobilizazioan parte hartzeko deia luzatu du EH Bilduk

'Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki' lelopean datorren larunbatean Bilboko kaleetan egingo den mobilizazio nazionalera joateko deia egin die EH Bilduk euskal herritarrei.

Manifestazioa. Argazkia: EH Bildu
Manifestazioa. Argazkia: EH Bildu
Manifestazioa. Argazkia: EH Bildu

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gure Eskuk deitutako mobilizazio nazionala larunbatean izango da, Bilboko kaleetan. EH Bilduk jakinarazi du bertan izango dela, "Euskal Herria nazioa dela aldarrikatzen duten milaka euskal herritarrekin batera". Aldi berean, deia egin die mobilizazioan parte hartzeko "Euskal Herriak bere etorkizuna modu libre eta demokratikoan erabakitzeko eskubidea duela uste duten herritar" guztiei.

EH Bilduk azpimarratu duenez, Euskal Herri osoan badira mugimendu politikoak "estatus politikoak egokitzeko, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai Nafarroako Foru Erkidegoan, baita Ipar Euskal Herrian ere". Mugimendu politiko horiek "herritarren bultzada" behar dutela uste du koalizioak, eta horregatik mobilizazio nazionalean parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. "Jauzi egiteko unea da, eta dauden aukerak baliatzeko, herritarren bultzada ezinbestekoa da", azpimarratu du EH Bilduk.

Horregatik, koaliziak adierazi du larunbatean Bilboko kaleetan izango dela, "Euskal Herria nazioa dela eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela ozen aldarrikatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo Gure Esku argazkiak EH Bildu Nafarroa Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa