Politika -

Memoria

Gogorak erakusketa monografikoa egingo du GALen biktimen omenez, lehen aldiz, udazkenean

Baionako Monbar Hoteleko atentatuaren 40. urteurrenaren dela eta antolatuko dute erakusketa. GALek inoiz egindako odoltsuena izan zen: lau pertsona hil zituen.

Baionako Monbar Hotela, GALek atentatua egin ondoren. Argazkia: EITB
Baionako Monbar Hotela, GALek atentatua egin ondoren. Argazkia: EITB
Baionako Monbar Hotela, GALek atentatua egin ondoren. Argazkia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gogora Memoriaren euskal Institutuak GALen biktimei buruzko lehen erakusketa monografikoa antolatuko du udazkenean, Baionako Monbar Hoteleko atentatua gertatu zenetik 40 urte beteko direnean, Radio Euskadik aurreratu duenez.

Horrekin batera, GALen hiru faseak azaltzeko ekitaldia ere antolatuko dute: "GAL berdea", guardia zibilek osatua; "GAL urdina", poliziek osatua; eta "mertzenarioen GALa".

Marseillako mafiarekin lotuta zeuden mertzenarioek gauzatu zuten, hain justu, Monbar hoteleko atentatua, 1985eko irailean. Horietako bi atxilotu egin zituzten, eta epaiketan deklaratu zuten Jose Amedo poliziak kontratatu zituela.

Biktimak Frantzian errefuxiatu estatusa zuten ETAko lau kide izan ziren: Agustin Irazustabarrena, Inaxio Asteasuinzarra, Jose Mari Etxaniz eta Sabin Etxaide.

Kortatu taldeak abesti bat sortu zuen atentatu horren biktimak oroitzeko.

Bestalde, Gogorak beste ekitaldi bat antolatu asmo du biktimen senideei ahotsa emateko. Giza Eskubideen urraketen biktima izan zirela aintzatestea izango da horren helburua.

Horrela, gure iragan hurbileko gertakizunak oroitzeko bidean aurrera jarraituko du Gogorak, udaberrian egin bezala. Orduan, ezker abertzalearen 'Oldartzen' ponentziaren 30. urteurrena oroitu zuen institutuak, hots, "sufrimenduaren sozializazioa" sustatu zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Iparraldea Euskal Autonomia Erkidegoa Baiona Eguneko albisteak Albisteak Memoria Historikoa Terrorismoaren Biktimak GAL Gogora