Politika -

BAKEGINTZA

Bake Bidea elkarteak eta bakegileek beren ibilbidearen amaiera iragarri dute

Bake justu eta iraunkor batera iristeko "bide luzea" dagoela uste arren, eman beharreko hurrengo pausoak "kolektiboki" definitu dituzte arratsaldean Baionan egin duten foroan.

Bake Bidearen eta bakegileen bilera gaur, Baionan (Lapurdi). Irudia: EITB
Bake Bidearen eta bakegileen bilera gaur, Baionan (Lapurdi). Irudia: EITB
Ziklo baten amaiera den arren, lana ez dela bukatu esan dute bakegileek euren agurrean

0:44

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral arratsaldean Baionan egin duten foroan, Bake Bidea elkarteak eta bakegileek iragarri dute beren jarduera amaitutzat eman dutela.

Bake justu eta iraunkor batera iristeko oraindik ere "bide luzea" dagoela uste arren, eman beharreko hurrengo pausoak "kolektiboki" definitu dituzte Euskal Elkargoaren egoitzan egin duten 'Bake justu eta iraunkorraren bidean. 2011-2025 bilana eta hurrengo urratsak' foroan.

Azken foro horretan, Bake Bidea elkarteko kideek eta bakegileek ez ezik, hautetsi, antolakunde politiko, sindikal eta sozialek ere hartu dute parte.

Ohar baten bidez azaldu dutenez, "kolektiboki" burututako hausnarketa baten ondotik hartutako erabakia da, aurrerantzean egin beharreko urratsak beste molde batean egingo dituzte, eta horien inguruan hausnartzeko baliatu dute 19:00etan Baionan egin den foroa.

"Ziklo baten amaiera" aipatu dute bakegileek, baina lana ez dela bukatu erantsi dute. Besteak beste, memoria eraikitzea, justizia egitea eta adiskiditzea azpimarratu dituzte etorkizuneko erronken artean, eta horretarako kontsentsuak lehenestea "ezinbestekoa" dela uste dute.

Hori guztia adierazpen batean jaso dute, eta indar politiko nagusietako hautetsiek, eragile sozialek eta sindikalek sinatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iparraldea Baiona Eguneko albisteak Albisteak