Politika -

Presidenteen Biltzarra

PPren erkidegoek hauteskundeak aurreratzea eskatu dute, baina Sanchezek dio legegintzaldia bukatuko duela

Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi du "demokraziaren epeak" errespetatuko dituela, eta, beraz, hauteskundeak 2027an izango direla.

Pedro Sanchez, Presidenteen Biltzarrean. EFE
Pedro Sanchez, Presidenteen Biltzarrean. EFE
Pedro Sanchez, Presidenteen Biltzarrean. EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak nabarmendu du legegintzaldia bukatzeko asmoa duela, eta, horrenbestez, hauteskunde orokorrak 2027an izango direla.

Gaur goizean Bartzelonan abiatu den Presidenteen Biltzarrean egin ditu adierazpenok agintariak. Izan ere, PPren erkidegoek hauteskundeak aurreratzeko eskatu diote bertan.

Espainiako Gobernuaren iturriak aipatuta EFE agentziak zabaldu duenez, Adrian Barbon Asturiasko presidenteak bere erkidegoa eskaini du hurrengo biltzarraren egoitza izan dadin.

Sanchezek eskertu egin du Barbonen eskaintza, eta gainerako erkidegoek ere hautagaitza aurkez dezaketela gaineratu du, bere asmoa legegintzaldia amaitzea delako.

Horren harira, "demokraziaren epeak" errespetatu nahi dituela zehaztu du, eta, hortaz, hauteskundeak "egiteko garaia heltzen denean" egingo direla, hots, 2027an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak