Politika -

Presidenteen Konferentzia

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak

Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.

Imanol Pradales Presidenteen Konferentzian. Argazkia: EFE
Imanol Pradales Presidenteen Konferentzian. Argazkia: EFE
Imanol Pradales Presidenteen Konferentzian. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek gogor kritikatu dituzte Madrilgo Erkidegoko presidenteak, Isabel Diaz Ayusok, euskararen erabileraren inguruan egindako adierazpenak. Alberto Nuñez Feijook, aldiz, Ayuso babestu du, eta ironiaz galdetu du ea Imanol Pradales aurreko lehendakariak baino euskaldunagoa den.

Ayusok Presidenteen Konferentzia utzi zuen Pradales lehendakaria euskaraz hitz egiten hasi zenean, hain zuzen ere, euskararen erabilera salatzeko. Hori dela eta, kritika asko jaso ditu larunbatean zehar.

Gorlizen, Alderdikide Egunean, Iñigo Ansola EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Ayusoren jarrera salatu du, honakoa esanez: "Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen".

Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''
Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''
Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''

0:54

Horrekin batera, Ander Goikoetxeak (EH Bildu) gaitzetsi duenez, "eskuin espainiarrak ez du inoiz nazio aniztasunean sinetsi", eta Ayusoren hitzak "gure kulturaren eta hizkuntzaren aurkako erasoa" direla erantsi du.

Ildo beretik aritu da Eneko Andueza (PSE-EE) Bilbon, Ramon Rubial Fundazioaren sariak banatzeko ekitaldian. Horren hitzetan, ez du "ezer espero" Madrilgo Erkidegoko presidentearengandik, eta Ayusorenganako "morrontza" leporatu dio Feijoori.

Ayusoren jarrera onartezina dela esan du Anduezak
Ayusoren jarrera onartezina dela esan du Anduezak
Ayusoren jarrera onartezina dela esan du Anduezak

0:36
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika EAJ-PNV PSOE PP EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza Alberto Núñez Feijóo Sumar Mugimendua