Politika -

Manifestazioa Durangon

Independentistak Sarea Durangoko kaleetatik manifestatu da

Ekitaldi horrekin, Konstituzioaren eguna derrigorrez ospatzearen aurkako egitasmoa egin nahi izan dutela adierazi du Txutxi Ariznabarreta ordezkariak.

Durangon izan den manifestazioa. Argazkia: Efe
Independentziaren aldeko martxa berdea, Durangon

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Independentistak Sareak ostegun honetan Durangoko kaleetatik zehar antolatu duen independentziaren aldeko manifestazioan bi mila pertsona inguru batu dira.

40 minutuz iraun duen ibildean Kataluniako Nazio Asanbladako kideek hartu dute parte, bi lurraldeen independentziaren aldeko oihuen artean.

Independentistak Sareko Txutxi Arizmendiarretak eta Iratxe Ibarrak, beste batzuen artean, zeramaten pancarta nagusia,"Independentzia" lemapean. Bertaratutakoek zapi zein bandera berdeak eta ikurrinak erakutsi dituzte ibilbidean zehar.

"Milaka arrazoi"

Ekitaldi horrekin, ostegun honetan izan den Konstituzioaren eguna derrigorrez ospatzearen aurkako egitasmoa egin nahi izan dutela adierazi du Txutxi Ariznabarreta ordezkariak.

Ariznabarretaren arabera, "milaka dira independentziaren aldeko arrazoiak", eta horien artean Espainiako gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legeak ekarriko lukeen "inposizioa" aipatu du, beste bazuen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea