Politika -

TORTURAK

Nafarroako Gobernuak torturaren beste bi biktima aitortu ditu, eta, oraingoz, 76 dira guztira

Memoriagintza-kolektiboek positibotzat jo dituzte egin berri diren bi aitortza horiek, eta nabarmendu dute 16/2019 Foru Legeak Nafarroan hainbat hamarkadatan egindako indarkeria politikoa erdiguneratu eta mahai gainean jartzeko duen zeregina.

Nafarroako torturatuen sarearen ekitaldi bat. Artxiboko argazkia.
Nafarroako torturatuen sarearen ekitaldi bat. Artxiboko argazkia.
Nafarroako torturatuen sarearen ekitaldi bat. Artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak torturaren beste bi biktima aitortu ditu 16/2019 Foru Legearen babesean, eta, 76 biktimari eman zaie indarkeria mota hori pairatu izanaren aitortza, oraingoz.

Nafarroako Torturatuen Sareak, Egiaren Garaia Da, Memoria Inklusiboa Nafarroarentzat eta Egiari Zor elkarteek aitorpen horien berri eman dute, ohar bidez, eta balorazio positiboa egin dute.

Guillermo Garciaren eta Ioseba Pagolari aitortza emanda 76 biktima aitortu dituzte dagoeneko, eta horrek erakusten du "merezi duela lege hau erabiltzea Estatuak Nafarroan izan duen indarkeria politikoaren garrantzia erakusteko".

Horregatik, Estatuaren indarkeria politikoa jasan duten pertsona guztiei errekonozimendu-eskaerak aurkez ditzatela eskatzen diete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Polizia indarkeriari buruzko albisteak