Politika -

Hezkuntza-erreforma

Werten kontra egiten dutenak 'talibanak' direla esan du Basagoitik

"Wertek aurre egin die eta ez daude horretara ohituta, baina Euskadin eta Kataluniak hizkuntza jendea doktrinatzeko erabili dute, hori egia hutsa da", esan du Euskadiko PPko liderrak.

Basagoitik hizkuntza doktrinatzeko erabiltzea leporatu die abertzaleei. Efe.
Hezkuntza erreforma | Werten aurkakoak talibanak direla dio Basagoitik
Basagoitik hizkuntza doktrinatzeko erabiltzea leporatu die abertzaleei. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak "talibanak" deitu die Jose Ignacio Wert Kultura ministroaren kontra egiten ari direnei, Hezkuntza erreforma aitzakia hartuta. Basagoitiren ustez, Wertek aurre egin die batzuei eta hori ez zaie gustatu.

Europa Pressek egindako elkarrizketan, Basagoitik esan du erreformak ez duela Kataluniako gatazka "soberanista" areagotu. Bere ustez, Wert "ausarta izan da eta gauzak bere lekuan jartzen lehena izan da, historikoki hizkuntza bat inposatu nahi izan dutenen aurrean".

PPko liderrarentzat, "hizkuntza jazarpena egiteko, diskriminatzeko eta politika egiteko erabili duten bakarrak erkidegoetako nazionalistak izan dira".

"Denetarik esango dute, ez baitaude ohituta norbaitek eurei aurre egitera, baina errealitatea da Euskadin eta Katalunian hizkuntza doktrinatzeko erabili dela", azpimarratu du.

"Euskara ez da nazionalistena"

PPko presidenteak "euskararen jabetza" nahi izatea leporatu dio euskal nazionalismoari. Basagoitiren hitzetan, euskara "ez da nazionalistena", ez da "inori eraso egiteko tresna", "askatasunean hitz egiteko eta ondare bat babesteko" da, "maitatzeko eta aintzat hartzeko".

Basagoitiren arabera, ikasleek Wert ohartu egin da "Euskadiko eta Kataluniako identitateaz asko jakitea ez dela garrantzitsuena, gazteak mundu globalean lehiatzeko prest egotea baizik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea