Politika -

Europar Batasuna

Gernikako Akordioak 'gatazkan' inplikatzeko deia egin dio EBri

Gutun bat emango diete Europar Batasuneko agintariei Estrasburgon, "euskal gatazkaren irtenbidean zuzenean" parte har dezatela eskatzeko.

Gernikako akordioaren ordezkariak. Argazkia: Efe
Gernikako akordioaren ordezkariak.
Gernikako akordioaren ordezkariak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gernikako Akordioaren sinatzaileek (ezker abertzalea, EA, Aralar, Alternatiba, LAB, etab.) gutun bat emango diete Europar Batasuneko (EB) agintariei "euskal gatazkaren irtenbidean zuzenean" parte har dezatela eskatzeko.

Horixe jakinarazi du Camino Saiz (STEE-EILAS) Gernikako Akordioaren bozeramaileak Donostian emandako prentsaurreko batean.

Saizek azaldu duenez, Gernikako Akordioaren ordezkari talde bat Estrasburgora joango da abenduaren 11n "EBko arduradun nagusiei zuzendutako" eskutitza eramatera.

"Frantzia eta Espainia estatu kideei euskal gatazkaren ondorioak jorratzeko" deia egitea eskatzen zaio Europar Batasunari.

Era berean, estatu horiek deiari uko egiten badiote, Europar Batasunari eskatzen zaio "gatazkaren ondorioak konpontzeko prozesua zuzentzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea