Politika -

Omenaldia, biktima guztiei

PP: 'Pertsona zentzudunek ez lukete igandeko omenaldira joan behar'

Basagoitiren ustez, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkateak iganderako antolatutako ekitaldia "erabat hutsik" dago: "biktimek pena handia ematen diete baina ondo hil dituztela esaten dute".

Basagoitiren ustez, Bildurentzat ETAk hildakoak "ondo hilda daude". Efe.
Basagoitiren ustez, Bildurentzat ETAk hildakoak "ondo hilda daude". Efe.
Basagoitiren ustez, Bildurentzat ETAk hildakoak "ondo hilda daude". Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentean ustez, Donostiako Udalak "biktima guztien oroimenez" antolatutako ekitaldira "ez luke pertsona zentzudunik joan behar", omenaldi horretan "ETAren biktimek pena ematen dietela esango baitute, baina hilda ondo daudela ere adieraziko dutelako".

Hala ere, astelehenean beste ekitaldi bat izango da, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak antolatuta, eta horretara bai joango dira PPko ordezkariak. Asteleheneko omenaldia Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harian egingo dute, Alderdi Ederren.

Europa Pressen egindako elkarrizketan, PPko liderrak esan du asteleheneko ekitaldira joango direla "biktimei zuzenduta" dagoelako, eta ez duelako Donostiako alkatetzak antolatu.

"Ondo hilda daude"

Basagoitiren iritziz, Juan Karlos Izagirre Donostiako Bilduko alkateak antolatutako ekitaldia "erabat hutsik" dago, gauza bakarra nahi dutelako: "biktimek pena handia ematen dietela esan, ondo hilda daudela pentsatzen badute ere".

"Izagirreren, Bilduren eta Batasunaren mezua da pertsona horiek ondo hilda daudela, izan ere, ez dute ETAk egindakoen inguruan autokritikarik egingo", azaldu du Basagoitik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea