Erreportajeak -
Eitb.com-en erreportajea
Tanorexia eta tanofobia, eguzkiarekin lotutako arazo larriak
Azken urteetan, eguzkiarekin lotutako nahasmenduak areagotu dira. Adituek eguzkitan gehiegi jartzearen arriskuak azaldu dituzte, baina eguzkitik ihes egiteak ere eragin kaltegarriak dituela esan dute.
Amaia Akordagoitia
Tanorexia eta tanofobia eguzkiaren erlazionatutako bi nahasmendu dira eta, adituek adierazi dutenez, azken urteetan kaltetuen kopuruak gora egin du, Tanorexia eguzkitan jartzeko obsesioa da eta tanofobia, berriz, kontrakoa da, hau da, eguzkiari beldur irrazionala izatea da.
Eguzkitan jartzea beharra bilakatzen da pertsona batzuentzat. Beltzaran jartzeko hainbesteko beharra, batzuetan, obsesioa bihurtzen da eta hori, medikuek esandakoaren arabera, "ez da batere osasungarria". Kasu askotan, beltzaran egoteko beharra urte osoan zehar luzatzen da.
"Gizarteak sustatzen duen irudiak tanorexia pairatzearen arriskua areagotzen du", azaldu du Luis De la Herrán Gascon Bilboko Delta Psikologia Zentroko zuzendariak.
Ezaugarri hauetako pazienteek beltzaran-kolorea ez galtzeko antsietatea izaten dute eta "lagunekin eta senideekin beltzaranago egoteko lehian izaten dira". Anorexia bezalako beste nahasmendu obsesibo batzuek bezala, gaixoek errealitatea deformatzen dute eta "beraien larruazala zuri ikusten dute".
Eguzkitan ordu gehiegi jartzearen ondorioak ezagunak dira. Hala ere, badirudi batzuek oraindik ez dituztela kontuan hartu nahi. "Zimurdura eta orban gehiago ateratzen dira. Gainera, larruazala azkarrago zahartzen da eta eguzki-kerastosiak ere sortu daitezke", azaldu dute dermatologoek. Horrez gain, larezaazaleko minbizia pairatzeko aukerak hiru aldiz
Eguzkitan ordu gehiegi jartzearen ondorioak ezagunak dira. Hala ere, badirudi batzuek oraindik ez dituztela kontuan hartu nahi. "Zimurdura eta orban gehiago ateratzen dira. Gainera, azala azkarrago zahartzen da eta eguzki-kerastosiak ere sortu daitezke", azaldu dute dermatologoek. Horrez gain, hirukoiztu egiten da azaleko minbizia izateko probabilitatea.
Beltzaran egoteko obsesio horretan, tanorexikoak UVA izpietako kabinetara joateko ohitura izaten dute. Zentzu horretan, 7 edo 8 minutuko sesio bat egun osoa eguzkitan jartzea bezala dela gogoratu dute adituek.
Neurriarekin
Hala ere, obsesioak ez dira osasungarriak eta eguzkitan gehiegi jartzea kaltegarria den bezala, eguzkitik ihes egitea ere ez da ona. Dermatologoek eguzkiaren eragin kaltegarriei buruz emandako aholkuek pertsona batzuek eguzkiari "beldur" izatea eragin dute.
Tanofobia, tanorexiaren aurkakoa, eguzkiari beldur irrazionala izatea da, baina medikuek babes gehiegi izatearen arriskua azaldu dute. Eguzkitan jartzen ez bagara D bitaminaren defizita izan dezakegu eta horrek koloneko, bularreko edo prostatako minbizia eragin dezake.
Eguzkitik babesteko gomendioak
Urtero errepikatzen diren aholkuak dira, baina bada oraindik praktikan jartzen ez dituen jendea.
Eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago gure larruazalak duen fototipoari dagokion babesa erabili behar da. Gainera, urak kentzen ez duen krema bat izatea da komenigarria, batez ere haurren eta adinekoen kasuan.
Horrez gain, pixkanaka hasi behar da eta lehen egunetan eguzkitan denbora tarte txikitan jartzea da komenigarria. Adituek gogoratu dute 12:00ak eta 16:00ak artean eguzkirik ez hartzea hobe dela.