Erreportajeak -

Konektatuta

Pertsonaia ezagunak lagunen bila, Facebooken

Facebooken jarraitzaile gehien dituztenen zerrendako lehena da sare soziala bera. Hala ere, artista ospetsuenak, Michael Jackson eta Lady Gaga, adibidez, ezagunenak izateko lehian dabiltza.

Amaia Akordagoitia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialek Interneteko erabiltzaileei euren artean komunikatzeko bide berriak eskaini dizkiete. Pertsonaia ospetsuek, berriz, euren egunerokoan egiten dituzten gauza arruntak erakusteko aprobetxatu dute. Gaur egun, artistek euren bizitza pribatua ondo babestu nahi dute, baina geroz eta gehiago dira Britney Spearsek bezala sare sozialetan euren bizitzako "bitxikeriei" buruz hitz egiten dutenak. Beste askok Facebook eta Twitter moduko erremintek doako publizitatea egiteko era egokia dela uste dute. Oraingoz, Facebooken jarraitzaile gehien dituen taldea Mark Zuckerbergek sortutako sare bera da eta 28.600.000 jarraitzaile baino gehiago ditu. Bigarrenean dago Texa''s Hold''em Poker karta jokoa (28.300.000 baino gehiago).

Hirugarren postuan, berriz, Facebookeko musikaririk jarraituena dago: Michael Jackson. Zalantzarik gabe, musikaren historiako artistarik maitatuenetako bat da eta hil ostean ere 24.500.000 jarraitzaile baino gehiago lotu ditu, Facebooken. Gertutik jarraitzen dio Lady Gagak. Artista iskanbilatsuak ospetsuenen zerrenden artean izatea gustuko du; izan ere, "Bad Romance" abestiaren bideoarekin YouTubeko ikusiena izatea lortu zuen. Horrez gain, Justin Bieber kanadar gaztearekin duen lehia ere nahiko ezaguna da. Hala eta guztiz ere, badirudi Bieberrek zail izango duela Gaga gainditzeko, 15.800.000 fan baititu.

Fan fenomenoak indar asko du Sarean, horren isla dira Family Guy (21.691.945) eta House (16.975.300) telesailek lortu duten lagun kopurua, edota Twilight Sagak gainditu dituen 17.628.833 jarraitzaileak. Gainera, gai berdinei buruzko profil desberdinek lehen postuen artean errepikatzen dute. Horrez gain, marrazki bizidun batzuk ere jarraituenen artean daude: Bob Esponja (13.418.322), Mickey Mouse (13.648.571)...

Zaletasunak anitzak dira Facebooken eta horregatik Cristiano Ronaldo futbolaria (15.346.208), Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea (16.735.832), Emimen raperoa (22.303.326) eta Shakira (15.115.020) topatu ditzakegu sare sozialeko lehenengoen artean.

Edertasun kontua

Interneten benetako arrakasta dutenak pertsona ederrak dira eta horren adierazle dira Victoria''s Secret etxeko aingeruak (9.990.000 fan baino gehiago dituzte), hamargarren postuan dagoen Megan Fox (18.629.120) edo bederatzigarrenean dagoen Vin Diesel (18.871.237).

Pertsonaia ospetsuek sare sozialetan euren artean eta zaleekin kontaktuan izateko bidea topatu duten arren, batzuetan, ez dira haientzat onuragarriak izaten. Adierazpen desegokiak edo bizitza pribatuko argazkiak erakusteko lotsik ez izateak, bat baino gehiagok arazoak izatea eragin du.

Ashton Kutcher, adibidez, Twitter etengabe erabiltzen duen artista horietako bat da. Hori dela eta, Demi Moore bere emaztearekin etxean dagoenean egiten ari direnaren berri ematen du sare sozialean. "Oraintxe bertan nire emaztea bikini zuri bat soinean duela etxeko lanak nola egiten ari den ikusten ari naiz. Eskerrik asko, Jauna", idatzi zuen behin.

Etxekoak

Vaya Semanita da Facebooken ekimen gehien antolatzen dituen gure telesailetako bat. Orain, 100.000 jarraitzaileen kopurua gainditzeko lanean ari dira. Sare sozialetan lehen pausuak ematen ari diren euskal pertsonaia ospetsuen artean dira Fito &' || 'amp; Fitipaldis (305.000 seguidores), La Oreja de Van Gogh (32.282 fans), Mikel Erentxun eta Ken Zazpi, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea