Erreportajeak -

eitb.com-en erreportajea

Urteberriko festa ospatuko dute sare sozialek

Sare sozialek urte berria hasteko festa ospatuko dute. Facebookek, adibidez, "Nik ere aho mahatsez beteta ematen ditut urte berriko musuak" taldearen laguna izateko aukera ematen du.

Amaia Akordagoitia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare sozialen alorrean murgildu dira sare sozialak. Beste behin, erabiltzaileek aldarrikapenak edo ohiturak gogoratzeko taldeak sortzen dituzte. Horrela, urte berria modurik onenean hasi nahi dute. Azpiko arroparen kolorea eta hamabi mahatsak jateko trikimailuak dira, besteak beste, aukeratzen dituzten gaiak.

Facebooken proposamen desberdinak topatuko ditugu. "Nire amonak Urtezaharrerako plana du, baina nik ez" ("Mi abuela tiene plan en Nochevieja y yo no") edo Iruñeako gazte batzuek sortutako "Ni Urtezaharrean mozorrotu egiten naiz" ("Yo en nochevieja me disfrazo") dira talde horietako batzuk. Horrez gain, ohiturak gogoratzen dituztenak ere ikusiko ditugu: "Nik ere azpiko arropa gorria erabiltzen dut Urtezaharrean" ("Yo también llevo lencería roja el día de Nochevieja") edo "Nik ere 12 mahatsak zuritu egiten ditut eta haziak kentzen dizkiet" ("Yo también quito las pepitas y pelo las 12 uvas de Nochevieja").

Erabiltzaileetako batzuk protesta egiteko aprobetxatzen dute. Horren adibide da "Urtezaharrean bakarrik agurtzen duen jendearekin nazkatuta" ("Hasta los huevos de los que solo saludan en Nochevieja") taldea. Beste batzuek, berriz, argi dute: "Urtezaharra gorroto dut" ("Odio la Nochevieja"). Gau horretako helburua argi duen jendea era badago: "Nik ere badakit Urtezaharrean parranda itzela egingo dudala" ("Yo también sé que en Nochevieja me voy a desfasar"). Gustukoen duzun taldearen kide izateko, "Atsegin dut" aukeran klik egin behar duzu.

Aplikazioak

Facebookek erabiltzaileari bere profila Gabonetako apaingarriekin dekoratzeko aukera ematen dio. Gainera, "Gabonetako opariak" bidali daitezke. Zalantzarik gabe, krisi garaian erabiltzeko aplikazio erabilgarriak dira.

Sare sozialak eskaintzen duen aukeretako bat Gabonetako irudiak bidaltzea da. Erabiltzaileak aingerutxo bat, piztutako kandela bat, gozoki bat, Gabonetako kristalezko bola bat... bidali diezaieke lagunei. Horrez gain, opariak erabiltzaileak berak sortzeko aukera ere badago. Horretarako, Facebooken aplikazio berezi bat sortu behar du erabiltzaileak, baina oraingoan zerbitzua ez da doakoa izango.

Gabonetako dekorazioan ezinbestekoa den zuhaitzak ere aplikazioa izan behar zuen Facebooken. Oraindik instalatu ez duten lagunei, Gabonetako zuhaitz birtuala oparitu diezaiekezu.

Interneteko gaizkileekin adi ibili

Hala eta guztiz ere, Interneteko gaizkileentzat garai erakargarria da hau, izan ere, erabiltzaileen ordenagailuei erasotzeko, Twitter microblogging sarean Gabonetako gaiak erabiltzen dituzte, besteak beste.

PandaLabsek adierazi duenez, hackerrek gairik aipatuenak, trending topic-ak, erabiltzen dituzte malwareen kanpainak Sarean hedatzeko. Garai honetako gairik erabilienetako batzuk dira "Advent calendar”, “Hanukkah” eta "Grinch".

Gure ordenagailua babesteko, segurtasun enpresak ezagutzen ez ditugun esteketan klik ez egitea gomendatu du. Klik eginez gero, erabiltzaileak estekak eramango gaituen orrialdea zein den begiratu behar du eta ezezaguna bada, nabigatzailea ixtea komeni da. Hala ere, artxiboren bat deskargatzen badugu eta ordenagailua gaizki funtzionatzen hasten bada, erabiltzaileak ordenagailua eskaner batekin aztertu behar da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea