Teknologia -

CISCOREN IKERKETA

Sakelako telefonoa, gazte askoren obsesioa

1.800 gazteri egindako inkesta batek sakelako telefonoa askorentzat obsesio bihurtu dela argitu du. Esnatu bezain laster, hura begiratzea da egiten duten lehenengo gauza.

Gazteen % 30ek 10 minuturo begiratzen du bere sakelako telefonoa. Argazkia: Eitb
Gazteen % 30ek 10 minuturo begiratzen du bere sakelako telefonoa. Argazkia: Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sakelako telefonoa ohiko bihurtu da gazte askorentzat. Azterketa baten arabera, uneoro ezer berririk badagoen begiratzeko ohitura garatu dute, obsesio modura. Gainera, esnatu bezain laster sakelako telefonoa begiratzea ezinbestekoa da askorentzat.

18 eta 30 urte bitarteko 1.800 gizon-emakumeri egindako azterketa batek sakelako telefonoak egunerokoan nola erabiltzen diren erakutsi du.

Gazteen % 90ek esnatu bezain laster sakelako telefonoa begiratu behar duela uste dute. Honi lotuta, telefonora uneoro jotzea obsesio bihurtu dela egiaztatu du azterketak; erantzun diotenen % 30ek 10 minuturo begiratzen dutela aitortu dute.

Horren haritik, adierazgarria da emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasuna; lehenengoek obsesio maila altuagoa erakutsi dute bigarrenek baino.

Azkenik, aplikazioei buruz ere galdetu diete gazteei. Erdiek joko eta aisialdirako aplikazioak dituzte, eta % 27ek lanerako erabiltzen dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea