Teknologia -

ARGAZKIAK LAPURTZEAGATIK

10 urteko espetxe-zigorra Scarlett Johanssonen hackerrarentzat

Christopher Chaneyk, besteak beste, Johanssonen, Christina Aguileraren eta Mila Kunisen posta elektronikoan sartzea lortu zuen.

Scarlett Johansson. Argazkia: Efe
Scarlett Johansson. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 urteko espetxe-zigorra ezarri diote Scarlett Johanssonen argazkiak argitaratu zituen gizonari. Los Angeles Times egunkariak kaleratu duenez, Christopher Chaneyk (35 urte) bere burua erruduntzat jo zuen martxoan, nahiz eta hasieran kontrakoa adierazi.

Chaney Jacksonvillen (Florida) bizi da, langabezian dago, eta, besteak beste, Johanssonen, Christina Aguileraren eta Mila Kunisen posta elektronikoan sartzea lortu zuen.

2011. urtean atxilotu zuten, eta errugabetzat jo zuen bere burua. Poliziak egindako ikerketaren arabera, Chaneyk pertsonaia ospetsuen posta elektronikoetan sartzea lortu zuen 2010. eta 2011. urteetan, eta argazkiak, mezuak eta kontaktuak lortu zituen horrela.

Hackerrak argitaratutako argazkietan, aktorea biluzik agertzen zen. Egun batzuk geroago, Johanssonek senarrari bidali zizkiola argitu behar izan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea