Teknologia -
Deskargak egiteko webgunea
Dotcomek Megaupload berria euskaratzeko laguntza eskatu du
Megaupload atariaren sortzaileak proiektu berria sei hizkuntzatara itzultzeko laguntza eskatu du: errusiera, koreera, japoniera, euskara, maoriera eta bosniera.
Erredakzioa
Kim Dotcom Megauploaden sortzaileak Mega proiektu berria euskaratzeko laguntza eskatu du, Twitter sare sozialean.
"We still need additional translators for these languages: Russian, Korean, Japanese, Basque, Maori, Bosnian. Please email: twitter@kim.com (Oraindik ere itzultzaile gehiago behar ditugu hizkuntza hauetarako: errusiera, koreera, japoniera, euskara, maoriera eta bosniera. Emailak twitter@kim.com helbidera)", idatzi du.
Wired aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean, Megauploaden sortzaileak artxiboak partekatzeko plataforma ez ixteko modu legala topatu duela iragarri zuen duela hilabete batzuk.
Horrela, Mega proiektu berriaren eta Megaupload plataformaren berdintasun bakarra Sarean artxibo handiak eskuratzeko, igotzeko eta partekatzeko plataformak izango direla da.
Orain, desberdintasuna erabiltzaileek kodetutako eta Megara igotako artxibo bakoitza izango da. Erabiltzaileak artxibo horiek berriz deskodetzeko pasa-hitz bat jasoko du.
Megak ez du zerbitzarien gordetzen diren artxiboak zeintzuk diren jakingo eta erabiltzaileak izango du artxibo horien erantzukizuna.
Zerbitzu berri hori ixteko kodetutako artxibo hori legez kanpokoa egitea da, baina ezinezkoa da: izan ere, "Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Adierazpenak komunikazioen pribatutasuna babesten du", Dotcomek azaldu duenez.
Zerbitzu berri hori ixteko kodetutako artxibo hori legez kanpokoa egitea da, baina ezinezkoa da: izan ere, "Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Adierazpenak komunikazioen pribatutasuna babesten du", Dotcomek azaldu duenez.
Zerbitzarien itxiera ekiditeko, Dotcomek bi herrialdetan egoitza bana jarriko dituela esan du, baina ez ditu herrialde horiek iragarri.