Teknologia -
'Low cost' telefonoa
Applek baztertu egin du iPhone merkea merkaturatzea
"Hori ez da gure produktuetarako hartu nahi dugun norabidea", esan du konpainiak.
Erredakzioa
Applek baztertu egin du iPhone merke bat sortzea, Phil Schiller konpainiaren marketing arduradunak Txinako egunkari batean azaldu duenez.
Azken egunetan, sagarraren konpainiak 99 eta 149 dolar arteko prezioa (75-115 euro) izango lukeen iPhone bat garatuko duela esan dute AEBetako hedabideetan.
Shanghaiko (Txina) Evening News egunkariak aipatutako adierazpen batzuetan, baina, Schillerrek ukatu egin du. Applek baieztatu du enpresaburuak elkarrizketa eskaini izana, baina ez du beste ezer zehaztu.
"Hori [smartphone merkeak egitea] ez da gure produktuetarako hartu nahi dugun norabidea", adierazi du Schillerrek.
Applek iPhone merkea garatuko balu, Txina izango litzateke, seguru aski, merkatu handiena.
Tim Cook Appleko presidentea herrialde horretan izan da aste honetan, eta, besteak beste, China Mobile (herrialde horretako operadore handiena) konpainiako presidentearekin hitz egin du.